©Kimikarin

Tel: +34 672 42 67 23 | Email: info@kimikarin.com

Please reload

Entradas recientes

I'm busy working on my blog posts. Watch this space!

Please reload

Entradas destacadas

Gaztediaren Etxeak kimika "dibertigarri" egin nahi du

March 14, 2017

Abiatu da Zientzia Etxean programa, internazionalizazioari buruzko saio baten, aisialdi esperimentalaren inguruko arratsalde baten eta euskarazko lantegien bidez, ikastetxeetako gazteei zuzenduta.

 

Iruñeko Udalak zientziaren eta ekintzailetzaren aldeko apustua egin nahi du, gazteenei zuzenduta, eta hezkuntza-eremuan. Esparru horretan aurkeztu da gaur Zientzia Etxean, modu dibertigarrian ikasteko jarduera-programa bat, esperimentazioan oinarritua eta autonomia, jakin-mina, irudimena eta talde-lana sustatu nahi dituena, oraingo honetan, Kimikaren bidez.

 

Baina enplegu-zoko bat ere izanen da etorkizunean. Hain zuzen, ziklo horren lehenengo proposamena hitzaldi bat da; bertan zientzia arloko bost unibertsitate-ikasle gazteren esperientzia ezagutuko dugu. Izan ere, Kimikarin programari esker, hau da, zientzia dibertigarria egiteko haien proiektuari esker mundu mailan ari dira ekintzaile-lanetan. Zientzia Etxeanen barruan, aisialdi-arratsalde bat izanen da datorren larunbatean, Zientziarik leherkorrena... izenburupean, bai eta euskarazko 8 kimika-lantegi ere, 11 urtetik 18ra bitarteko gazteei zuzenduak, larunbat goizero, martxotik maiatzera, Gaztediaren Etxeko Instalazioetan.

 

Gaur goizean aurkeztu dituzte programazio osoaren xehetasunak Iruñeko Udaleko Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi ordezkari Alberto Labargak eta Orekako sortzaileetako bi diren Malu Landaberea Etxebestek eta Ainhoa Pipaón Fernándezek –Kimikarineko koordinatzailea ere bada–. Kimikarin proiektua dagoeneko ezarri da Euskadin, Txinan eta Indian, eta nazioarteko izena Little Einstein’s da.

 

Proiektu horren internalizazio-esperientziaren inguruko hitzaldia ostegunean izanen da, 19:00etan, eta sarrera librea izanen da; kimikako arratsaldea martxoaren 18an izanen da, larunbatarekin, 17:30etik 20:30era, eta izena aldez aurretik eman behar da (doan); eta lantegiak larunbatetan egingo dira, martxoaren 25ean, apirilaren 1, 8 eta 29an, eta maiatzaren 6, 13, 20 eta 27an, izena aldez aurretik eman beharko delarik. Kultur zientifikoari babesa emateko ekimen honi gehitu behar zaio 2016an sortutako #IruñaGazteMaker Space robotika hezitzaileko laborategia, robotikan eta honi lotutako alorretan (3D inprimaketak, errealitate birtuala, Open Data, programazio kode irekiak, teknologia wearable-ak, etab.) interesa duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako Gaztediaren Etxeko gunea.

 

Irudimena (eta lana) mugarik gabe Anamaite Maitek, Paul Muruak eta Ainhoa Pipaónek –Euskadin– eta June Aguadok eta María Irurozquik –Txinan– lantalde bat osatu eta Oreka, Euskadin egoitza duen enpresa bat, sortzea erabaki zuten, hezkuntza-proiektuak abiatzea xede harturik. Horrez gain, MTAren (Mondragón Team Academy) partaide izatea erabaki zuten; MTA unibertsitatearen inguruko lanerako gune bat da, eta bertan gizarte-ekintzailetzaren aldeko apustua egiten den ekintzaileen sare global bat bultzatzen da. 4 herrialdetako 73 enpresek  osatzen dute MTA, eta oinarritzat du ikasteko modu aktiboa, taldekako garapena eta pentsamolde globala. Horretarako, Tiimiaketemia finlandiar metodologia erabiltzen du, bi hamarkada abian daramatzan ekintzaile-komunitateak sortzeko sistema.

 

Martxoaren 16an, ostegunarekin, 19:00etan eginen den saioan, Paul Murua Barrenetxeak, Ximon Jiménez Larrañagak eta Ainhoa Pipaón Fernándezek bertaratutakoei azalduko diete haien esperientzia, ideiaren jatorria, hura abiarazteko emandako pausuak, elkarlanaren garrantzia eta Mondragón Team Academy 10 laborategi irekitzera (besteak beste Bartzelonan, Pune-n, Shangain eta Bilbon) eraman duen ibilbidea. Hitzaldiaren xedea da etorkizuneko gazte ekintzaileei aholku ematea.

 

Larunbatean, kimika leherkorra

 

Martxoaren 18an, larunbatarekin, proposamena da Zientziarik leherkorrena... Etxean. Eskuak zikintzeko eragozpenik ez duten gazte kuxkuxeroek Kimikariko laborategian esperimentatu ahalko dute, bost zientzialari gazteren laguntzarekin.

17:30etik 19:45era, parte-hartzaileek kimika aplikatuaren munduan murgiltzen ahalko dira. Zientzialari bihurtzekotan dauden gazteek hainbat kontutan ikasteko aukera izanen dute: hidrogeno burbuilak eta koloretako suak sortzen, jakiten kriminologoek nola antzematen dioten odolari erreaktiboen bidez, eztanda bolkanikoak eragiten eta beste hainbatetan, guztira bost esperimentu osatuko dituztelarik. Materialak (azidoak, baseak, probetak...) Gaztediaren Etxeak jarriko ditu. 20:00etan erakusketa bat egingo da, eta bertan kimikari amateur taldeek emaitzak eta arratsaldean zehar ikasitakoa partekatuko dtuzte.

 

Hori da Gaztediaren Etxean doako aisialdi-arratsalde bat pasatzeko proposamena. Parte hartzeko izena eman beharra dago, gaurtik aurrera 948233512 telefonora deituta, emaila bidalita casajuventud@casajuventud.com helbidera edo aurrez aurre Gaztediaren Etxean bertan (Zangoza kalea, 30). Larunbaterako proposatzen den jarduerak aurrekari bat izan zuen irailaren 3an, antzeko saio batean, non 12 eta 20 urte bitarteko 30 gaztek parte hartu baitzuten.

 

Kimika Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko ikasleendako

 

Eta martxoaren 25etik aurrera, kimikak Gaztediaren Etxean lekua izaten jarraituko du, lantegi-sorta bat egingo baita zortzi larunbat goizetan, martxotik maiatzera bitarte. Lantegiak 11 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude (DBHko 1. mailatik Batxilergora) eta xedetzat dute ikasleek modu dibertigarri, bisual eta deigarrian aplikatzea ikastetxean edo institutuan modu teorikoan jasotako oinarrizko kontzeptuak.

 

Guztira, 120 minutuko zortzi saio egingo dira (11:00etatik 13:00etara). Hasiera batean, Kimikaren hastapenak landuko dira, eta geroago kolorea, energia, sua, ura eta erreaktiboak aztertuko dira; horiez gain, “kimika harrigarriari” buruzko saio bat eta bukaerako lantegi-erakusketa egingo dira. Saio guztietan eguneko gaiari buruzko sarrera txikia eta aurkezpen bat egingo dira, ondoren taldeak osatu eta esperimentuak egingo dira, eta azkenik, balorazioa. Erabiliko den materiala Gaztediaren Etxeak jarriko du, eta esperimentuen emaitzak saioa bukatutakoan jaso ahalko dira.

 

Interesdunek libreki eman dezakete izena interesekoak dituzten saioetan. Horretarako, 948233512 telefonora deitu behar da, edo aurrez aurre izena eman Gaztediaren Etxean (Zangoza kalea, 30) edo casajuventud@casajuventud.com helbide elektronikoaren bitartez. Saioak dohainik dira, eta talde bakoitzean gehienez 20 lagunek parte har dezakete.

Kimikarin programa Gaztediaren Etxean

Martxoak 16, osteguna

  • HITZALDIA

  • Jóvenes científicos emprendiendo a nivel mundial Kimikarin proiektuaren internazionalizazioa

  • Hizlariak: Paul Murua Barrenetxea, Ximon Jiménez Larrañaga, Ainhoa Pipaón Fernández

  • Ordua: 19:00

  • Sarrera librea

Martxoak 18, larunbata

  • KIMIKAKO ARRATSALDEA

  • Zientziarik leherkorrena... Etxean

  • Ordutegia: 17:30etik 20:30era

  • Izena aldez aurretik eman behar da, doan, 948233512 telefonora deituta, emaila bidalita casajuventud@casajuventud.com helbide elektronikora, edo aurrez aurre Gaztediaren Etxean bertan (Zangoza kalea, 30).

Martxoak 25 - Maiatzak 27

  • KIMIKA SAIOAK EUSKARAZ

  • 11 eta 18 urte bitarteko gazteendako (DBHko 1. mailatik Batxilergora)

  • Leku-kopurua: 20, talde eta saio bakoitzeko

  • Noiz: 11:00 – 13:00, larunbatetan. Egunak: martxoak 25, apirilak 1, 8 eta 29, eta maiatzak 6, 13, 20 eta 27.

  • Izena aldez aurretik eman behar da, doan, 948233512 telefonora deituta, aurrez aurre Gaztediaren Etxean (Zangoza kalea, 30) edo casajuventud@casajuventud.com helbide elektronikoaren bitartez.

     

     

     

     

     

     

     

     

     

Share on Facebook
Share on Twitter
Please reload

Síguenos

I'm busy working on my blog posts. Watch this space!

Please reload

Buscar por tags
Please reload

Archivo
  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square